BELFAST. Sinn Fein alderdi errepublikanoak Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroari eta Leo Varadkar Irlandako Errepublikakoari eskatu die zuzenean parte har dezatela Stormonteko negoziazioetan. «[Ostiral Santuko Bake Akordioen] Bermatzaileak direnez gero, May lehen ministroari eta varadkar taoiseach-ari dagokie ardura zuzena hartzea», adierazi zion John O'Dowd Sinn Feineko kideak BBC irratiari atzo. Downing Streeteko iturri batek BBCri erantzun zion May jada elkartu dela Ipar Irlandako bost alderdi nagusiekin, eta elkarrizketak «hurbiletik» jarraitzen ari dela Ipar Irlandarako idazkariaren bidez.
Herenegunera arteko epea zuten Ipar Irlandako alderdiek batasuneko gobernu bat osatzeko, baina Erresuma Batuko Gobernuak erabaki zuen etzi arte luzatzea epea. Britainiar unionistek eta irlandar nazionalistek akordiorik egingo ez balute, autonomia gal lezake Ipar Irlandak.
May eta Varadkar Stormonten nahi ditu Sinn Feinek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu