Adli Mansur

Maukan gordetako karta

2013ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Ekainaren 30era arte, inor gutxik esanen zukeen Egiptoko Auzitegi Konstituzionaleko buru Adli Mansur izanen zela herrialdeko presidente berria, bere izena ez baitzen berripaperen lerroburuetan azaldu. Oharkabean iritsi da behin-behineko presidentetzara.

Kairon jaio zen 1945ean eta Zuzenbide ikasketak egin zituen. 1967an lortu zuen lizentzia, eta 1970etik, estatuko magistraturan lan egin izan du. 1992etik da Konstituzionaleko epaile, eta aurtengo maiatzean, auzitegi horretako presidente hautatu zuten. Iaz, Mubaraken gobernukideak hauteskundeetara aurkezteko debekua baliogabetu zuen epaimahaiko buru izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.