MUNDUA

Marokok 'persona non grata' izendatu du Siriako enbaxadorea

Marokoko gobernuak herrialdetik alde egitera gonbidatu du Siriako enbaxadorea eta nazioarteari dei egin dio erabaki irmoak hartzera, Sirian trantsizio politikoa bultzatzeko helburuz. 

2012ko uztailaren 16a
16:01
Entzun

Marokoko gobernuak 'persona non grata' izendatu du Siriako enbaxadorea eta herrialdetik alde egitera gonbidatu du. Siriako "indarkeria egoera" amaiera jarri behar zaiola adierazi du eta, nazioarteari dei egin dio erabaki irmoak hartzera, Sirian trantsizio politikoa bultzatzeko helburuz. Erantzunkizunak hartzeko galdegin dio nazioarteari. .

Marokok Sirian duen enbaxadorea 'persona non grata' izendatuz erantzun du Baxar al Assadek. 

Maroko hirugarren herrialde arabiarra da Siriako enbaxadorea kanporatzen duena. Tunsiak eta Libia iragan otsailean kanporatu zituzten Siriako enbaxadoreak. AEBek, Frantziak, Erresuma Batuak, Frantziak, Alemaniak, Italiak, Espainiak, Bulgriak, Suitzak, Kanak, Japoniak eta Australiak hilabeteak daramatzatr siriako ordezkaririk gabe

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.