SOSLAIA. 'Galeano'

Marcosek ez du kartzelara joan beharko

Kristina Berasain Tristan.
2016ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Matxinada, mutina, jazarraldia, terrorismoa, konspirazioa, armak erabiltzea, armak igortzea, eta delitu bat probokatzea eta horren apologia egitea. Horiek guztiak dira Marcos komandanteordearen kontra 1995ean egindako akusazioak. EZLN Askapen Nazionaleko Armada Zapatistaren burua izandakoa, baina, ez da kartzelara joango. Juan Marcos Davila Rangel Chiapas estatuko epaileak zigorra artxibatu egin du, delituak preskribatu egin direla argudiatuta.

EZLN 1994ko urtarrilaren 1ean matxinatu zen indigenek zuten bazterkeriaren aurka. Egun Chiapasko 50 udalerri daude zapatisten esku. Marcos komandanteordeak 2014ko maiatzean iragarri zuen mugimenduaren eledun izateari utziko ziola. Orduan hildako gerrillari baten izena hartu zuen: Galeano.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.