Maputxeen lider Llaitulek ez du hitz egin nahi Boricekin

2022ko apirilaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
SANTIAGO. CAMeko (Arauco-Malleco Koordinakundea) buruzagi Hector Llaitulek herenegun adierazi zuen ez duela Izkia Siches Txileko Barne ministroarekin hitz egiteko asmorik.«Iruditzen zaigu jada ez dela mintzakide egokia. Gisa horretako diskurtsoak egonik, ez dugu hitz egiteko inongo asmorik», nabarmendu zuen buruzagi maputxeak Aracaunia eskualdeko Buta Rincon komunitatean, tokiko hedabideek jaso zutenez.

Sichiak iragarri zuen aurreko egunean polizia gehiago bidaliko dituztela Aracauniara, maputxeen lurraldera. BERRIAk Llaitul elkarrizketatu zuen martxoan, etaazpimarratu zuen ez zuela «inolako aldaketarik espero» Gabriel Boric presidente berriaren gobernuarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.