Maputxeekin «zorretan» dagoela onartu du Txileko Gobernuak

Barkamena eskatu du lurrak kentzeagatik, eta Araucania pobreziatik ateratzeko politikak agindu ditu

Erredakzioa
2014ko martxoaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Michelle Bachelet Txileko presidentearen izenean, Araucaniako gobernadore berriak, Francisco Huenchumillak, barkamena eskatu dio maputxe herriari, baso eta landa ustiatzaile handiek lurraz gabetu dituztelako indigenak. Eta estatua Araucaniako 600.000 indigenekin «zorretan» dagoela onartu du, «130 urtean ezarri ditugun politika publikoek ez dutelako lortu eskualde hau pobreziatik ateratzea».

Sebastian Piñerak nahiz Bacheletek berak terrorismoaren aurkako legedia baliatu izan dute maputxeen kontra, baina gauzak «aldatu» egingo direla agindu du Huenchumillak. Maputxea da Araucaniako gobernadore berria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.