Mundua

Manuel Zelaya Nikaraguako mugan dago Hondurasera sartzeko zain

Herritarrak mugara joan dira presidente ohiaren bila, eta ez dago garbi militarrek nola erantzungo duten.

2009ko uztailaren 24a
14:02
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaur itzuli nahi du Manuel Zelaya Hondurasko presidente ohiak herrialdera, eta Nikaraguako mugan dago, Venezuelako Gobernuko Atzerri ministro Nicolas Maduro eta Eden Pastora komandante sandinistarekin. Herritarrak mugara joan dira Zelayaren bila, eta ez dago garbi militarrek nola erantzungo duten.

Bere "bizitza arriskuan" dagoen arren, "itzultzeko beldurrik" ez duela esan du, gaur egin duen prentsaurrekoan.

Hondurasko armadak, estatu kolpea emanda, ekainaren 28an kargutik kendu zuen Zelaya, eta Legebiltzarrak Roberto Micheletti jarri zuen presidente. Amerikako gobernu gehienak Zelayaren alde azaldu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.