Maltako kostan 440 migratzaile erreskatatu dituzte
VALLETA. MSF Mugarik Gabeko Medikuek atzo jakinarazi zuten 440 migratzaile —horietako 30 adingabeak— erreskatatu zituztela nazioarteko itsasoan, Maltako kostaldearen parean. MSFk Twitter sare sozialera igotako ohar baten bidez azaldu zuenez, erreskate lanek hamar ordu iraun zuten, «itsasoaren egoera eta baldintza meteorologikoak zailak» zirelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu