Maliko armadak esan du tuaregen gotorlekuan dela

2023ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
BAMAKO. Maliko armadak atzo adierazi zuen tuareg matxinoen gotorlekuan dagoela. Zehazki, herrialdearen ipar-ekialdeko Kidal hirian daude, militarrek atzo X sare sozialaren bidez zabaldutako komunikatu batean diotenez: «Armadaren Estatu Nagusiak lasai egoteko deia egiten die herritarrei».

2020ko abuztuan estatu kolpe baten bidez boterea hartu zuen junta militarrarentzat, atzo jakinarazitako aurrerapausoa garaipen bat da independentista horien aurkako borrokan, urteotan esan baitu «lurraldearen subiranotasuna berreskuratu» nahi duela.

Bi aldeen arteko borrokak iragan irailean piztu ziren berriz ere, baina gatazka lehenagotik dator; besteak beste, matxinoek estatu independente bat eratu nahi dutelako —beste batzuetan autonomia eskatu dute—. Duela bi hilabete, hain justu, tuareg matxinoen Azawad Mugimenduen Koordinazioak esan zuen «gerran» dagoela Maliko militarren kontra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.