Maiatzean eseriko dira FARCeko disidentziarekin

2023ko apirilaren 18a
00:00
Entzun
BOGOTA. Bi negoziazio mahai ditu abian Kolonbiako presidente Gustavo Petroren gobernuak: ELN Nazioa Askatzeko Armadarekin bata, eta FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileko talde disidente handienarekin bestea. Herenegun jakinarazi zuen Estatu Nagusi Zentrala gerrillako bozeramaileak maiatzaren 16an hasiko dituztela elkarrizketak gobernuarekin. Aurrez, astebetez egon dira bilduta bi aldeak. «Errealitate politikoak frogatzen du Kolonbiako herria esnatu dela lozorrotik, ezjakintasun politikotik, eta horren froga da Petrok irabazi izana presidentetzarako bozetan, gobernutik kanporatuz 200 urte baino gehiago indarrez botereari eutsi diotenak. Orain guri dagokigu hura hartzea herriaren boterea baliatuta», esan zuen eledunak.

Gerrillaren asmoa da «borrokan jarraitzea», baina «herri mugimendu zabal» bat sortuta, «bakea oinarrietatik eraikitzeko». Horretarako lehen pausoa litzateke aldebiko su eten bat hitzartzea, eta ondoren hura gainbegiratzeko batzorde bat osatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.