Maiatzaren 12an esango du Finlandiak NATOn sartuko den

2022ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Maiatzaren 12an jakinaraziko du Finlandiako presidente Sauli Niinistok NATOn sartzearen aldekoa den, Iltalehti tokiko hedabideak igande gauerdian jaso zuenez, gobernuko iturri anonimo batek esanda. Kazeta horren arabera, aliantza militarrera atxikitzeko erabakia bi urratsetan egingo dute egun horretan: lehenik, presidenteak bere erabakiaren berri emango du FinlandiaNATOra batzekoa den ala ez, eta, ondoren, parlamentuak babesa eman beharko dio.

Ukrainaren inbasioak Finlandiaren eta Suediaren asmoak aldatu ditu, eta, hala, aliantzara batzearen aldeko jarrera erakutsi dute. Errusiak eta Finlandiak 1.300 kilometroko muga dute, eta Moskuk esana du Helsinki eta Stockholm NATOn sartzen badira «arma nuklearrak» eta «misil hipersonikoak» jarriko dituela Itsaso Baltikoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.