Atzo arratsaldean egin zuen presidente karguaren zina Nicolas Madurok —gaua Euskal Herrian—, eta Venezuelan hauteskundeak egin bitartean konstituzioak ematen dizkion botere guztiak izango ditu. Berak deituko du ere hauteskundeetara, ez Diosdado Cabello Batzar Nazionaleko presidenteak, oposizioak eskatu bezala. «Bide demokratikoa» jarraituta, Maduro izango da, beraz, hauteskundeetara deituko duena; baina batez ere, Chavezek emandako ordena beteko du, Cabellok emandako azalpenen arabera.
Konstituzioa aipatzean, Cabellok azaldu du heriotza lehen lau urtean gertatzen bada presidenteordeari dagokiola presidente kargua, hau da, Madurori. Chavezek ezin izan zuen karguaren zina egin, baina, egun bat lehenago Auzitegi Gorenak erabaki zuenez, aurreko gobernuak jarraitzeko eskubidea zuen ez delako presidentea aldatu, eta, beraz, Madurori dagokio Chavezen hutsunea betetzea.
Oposizioak, berriz, karguaren zina egiten ez bada Batzar Nazionaleko buruari dagokiola defendatu du, eta hark deitu behar duela hauteskundeetara.
Venezuela. Hugo Chavezen heriotza
Maduro presidentea da, hauteskundeak egin arte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu