M23rekin hitzik ez Kongoko Errepublika Demokratikoak

Gerrillak, berriz, adierazi du ez dituela armak utziko gobernuarekin elkarrizketa zuzenik eduki ezean

Kongoko Errepublika Demokratikoko Felix Tshisekedi presidentea. S.NOLFI / EFE.
2023ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
KINSHASA. M23 Martxoak 23 Mugimendua gerrillaren armagabetze prozesua are gehiago korapilatu da, martxo hasieran Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdean su etenaren saiakera indarrean sartu zen arren. Izan ere, herrialdeko presidente Felix Tshisekedik atzo berretsi zuen baztertu egin duela M23ko kideekin negoziatzea. Gerrillaren esanetan, berriz, ez da armagabetuko edo desmobilizatuko gobernuarekin elkarrizketa zuzenik eduki ezean.

Mugimenduaren eskariei aipamena eginez, estatuburuak «egoera ezengokorraz» baliatzea egotzi zion M23ri, «gero baieztapen faltsuak haizatzeko eta herrialdearen kontrako erasoa justifikatuko duten elementuak hedatzeko asmoz». Besteak beste, gerrillak herrialdera itzultzeko eskatzen die borrokalari ohiei, baita matxinatuak armada nazionalean integratzeko ere.

Azken asteetan, M23 erretiratu egin da Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdean okupatutako zenbait eremutatik, eta Afrika Ekialdeko Indar Komunitatearen esku geratu dira lurraldeok. Halere, 2022ko martxoan borroka gogorrak berriz piztu zirenetik, 800.000 zibilek baino gehiagok alde egin behar izan dute etxetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.