Izotza, harkaitzak eta lurra amildu ziren atzo arratsaldean Suitzako Blatten herriaren gainera. Mendian behera ibai bortitz baten modura erori ere. Ia osorik estalita gelditu da. Herrigunearen %90 lurperatuta dago, eta pertsona bat desagertu da. Birch glaziarra zatitu izanak eragin du hondamendia. Izotz eremu handiak galdu zituen, eta, ondorioz, luizia izan zen Suitza hegoaldeko herriaren ondoan.
RTS Suitzako telebista publikoaren arabera, 3,5 milioi metro kubiko etorri zaizkio gainera herriari abiada bizian, eta materia erauntsi horrek Lonza ibaiaren ibilgua blokeatu du. Hondamendiak irudi ikusgarriak utzi ditu, eta azkar hedatu dira sare sozialetan.
BREAKING: Massive Glacier Collapse in Blatten, Valais (Switzerland) – May 28, 2025
— Weather Monitor (@WeatherMonitors) May 28, 2025
Over 3.5 million m³ of ice, rock, and snow collapsed from the Birch Glacier, putting 9 million tons of pressure on the glacier.
The entire village of Blatten (approx. 300 people) was evacuated in… pic.twitter.com/ntmV35GL8o
Glaziarrak gertatuko zenaren zenbait abisu eman ditu aurretik. Arroka batzuk erortzen hasi ziren maiatzaren erdialdera. Azterketa batzuk egin ostean, lurra ezegonkor zegoela baieztatu zuten erakundeek, eta 300 biztanleko herri hori husteko erabakia hartu zuten. Prebentzio neurri horri esker, hondamendia larriagoa izatea eragotzi dute.
«Bagenekien denbora kontua zela. Malda urez gainezka zegoen, urtaroagatik, eta glaziarra ziri ezegonkor baten modura ari zen, arrokaren eta hutsaren artean. Hondamendi naturala izan da, baina ez da ezustekoa izan», adierazi zuen atzo Kamal Weiss glaziarraren bilakaera ikuskatzen ari ziren adituetako batek.
Aerial footage of Blatten in Switzerland after glacier collapse. pic.twitter.com/TsmSXhUgIa
— Disasters Daily (@DisastersAndI) May 29, 2025
Lonza ibaiaren ibilgua blokeatu izanak uholde arriskua eragin duela ohartarazi dute Suitzako erakundeek, eta herria eta azpiegiturak suntsitu izanak kalte ekonomiko handia ekarriko duela.
Blattenen gertatutakoa klima aldaketaren ondorioekin lotu dute hainbat adituk, eta zera ohartarazi dute: tenperaturen berotzearen eraginez glaziarrak azkarrago urtzen ari direnez, ezegonkor bihurtuak direla lehen segurutzat jotzen ziren zenbait mendi eremu.
Devastating image after massive Glacier collapsed in Blatten of Valais, Switzerland.
— Disasters Daily (@DisastersAndI) May 28, 2025
The village was evacuated before the landslide. pic.twitter.com/uCQGumXUkA