Ingurumena

Lur planetaren beste muga bat gainditu dela iragarri dute: ur gezarena

Zientzialariek egindako neurketen arabera, Lur planetaren bederatzi mugetatik sei gainditu ditu jadanik gizakien jarduerak.

Gaur argitaratu duten ikerketaren grafiko ba, gainditutako mugak agerian dituena. SCIENCE ADVANCES
inaki petxarroman
2023ko irailaren 14a
16:13
Entzun

Gizakiaren jardueraren ondorioz, jadanik Lur planetaren bederatzi mugetatik sei gainditu direla iragarri du nazioarteko zientzialari talde batek, Science Advances agerkarian gaur argitaratu duen ikerketa batean. Hain zuzen ere, ur gezaren muga da orain gainditutzat jo dutena. Iaz ur berdearen muga ere gainditutzat jo zuten ikertzaileek. Itsasoen azidifikazioaren muga ere zeharkatzeko zorian dagoela ere iragarri dute oraingo neurketa honetan.

Zientzialariek aurrez gainditutzat zeuzkaten Lurraren mugak beste hauek dira: biosferaren osotasuna, klima aldaketa, kutsadura kimiko berriak, lurzoruen erabileraren aldaketa, fosforoaren eta nitrogenoaren zikloak... Zientzialarien iritziz, itsasoen azidifikazioaz gain, muga ziurren barruan daude oraingoz atmosferako aerosolen pilaketa eta ozono estratosferikoaren pobretzea.

Johan Rockstrom buru zuen zientzialari talde batek definitu zituen planetaren mugak, 2009an. Azken finean, neurri sorta bat zerrendatu zuten, Lurreko sistemaren oreka bermatuko lukeena gizakiek modu seguruan bizitzen eta aurrera egiten jarrai dezaten. Haien arabera, horiek urratu edo gehiegi erabiliz gero, ezingo litzateke ziurtatu bizitzak orain arte ezagutu den bezala aurrera egitea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.