Erresuma Batua

Liz Trussek Erresuma Batuko Ekonomia ministroa kargugabetu du

Zergak jaisteko plana «urrunegi eta azkarregi joan da», Erresuma Batuko lehen ministroaren arabera.

Kwasi Kwarteng Erresuma Batuko Ekonomia ministro ohia eta Liz Truss lehen ministroa. EFE
Mikel Elkoroberezibar Beloki.
2022ko urriaren 14a
17:14
Entzun

Liz Truss Erresuma Batuko lehen ministroak Kwasi Kwarteng Ekonomia ministroa kargugabetu du, gobernu kontserbadoreak bultzatutako zerga politika neoliberalak eragin dituen liskarren ondorioz. Trussek gehitu du sozietateen gaineko zerga igo egingo duela. Zergak jaisteko plana «urrunegi eta azkarregi joan da», aitortu du lehen ministroak.

Izan ere, Boris Johnson lehen ministroaren gobernuak sozietateen gaineko zerga %19tik %25era handitzea zuen aurreikusita. Trussek gobernua osatzean, berriz, neurri hori atzera botatzea erabaki zuen. Lehen ministroak eta Ekonomia ministroak hartutako erabakia ez zuen babestu, ordea, haien alderdiak –Alderdi Kontserbadoreak–, ezta merkatuek ere. Izan ere, libera esterlinaren kotizazioa nabarmen jaistea eragin zuen.

Kwartengen ordezkoa Jeremy Hunt tory-a izango da. Kanpo Harremanetarako eta Osasun ministroa izana da, eta Alderdi Kontserbadorean egindako primarioetan ez zuen Trussen hautagaitzaren alde egin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.