TRIPOLI. Libia ipar-ekialdean izandako uholdeetatik ia astebete pasatu den honetan, ekialdeko GSU Elkartasun Nazionaleko Gobernuko Osasun ministro Othman Abduljaleel Mohamedek atzo jakinarazi zuen hildakoak 11.300 bat lagun direla, eta desagertuak, 10.000 inguru. Edonola ere, GSUk hainbatetan esan du «gorpu gehiago aurkitzea» espero dutela datozen egunetan.
Uholdeek Derna hiria jo zuten gogorren, eta hango alkate Abdel-Moneim al-Ghaithiren arabera, hildakoen kopuruak gutxienez 20.000 egingo du gora «soilik» hiri horretan. Erreskate taldeek lanean jarraitzen dute, baina lokatzak zaildu egin du gorpuak berreskuratzeko helburua. Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak, esaterako, gorpuak biltzeko 6.000 poltsa banatu ditu, hildakoen «trataera duina bermatzeko».
Libian hildakoen kopurua 11.000tik gora igo dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu