Libiako galdeketetan nahasi dute MI6 inteligentzia sail britainiarra

Londresek disidenteak atxilotzeko baliatu zuen Erresuma Batuaren eta Muammar Gaddafiren arteko lankidetza ituna

Xabin Makazaga.
2013ko abenduaren 19a
00:00
Entzun
Abdel Hakim Belhajek eta Sami al-Saadek auzitara jo dute Erresuma Batuaren kontra, Muammar Gaddafi artean Libiako buruzagi zelarik Abu Salim espetxean egin zizkieten galdeketetan MI6 inteligentzia zerbitzu britainiarreko kideek parte hartu zutela argudiatuta. Londresek informazio hori Erresuma Batuan disidente libiarrak atxilotzeko erabili zuen.

Gaddafiren kontrako oposizioan, Libiako Borroka Talde Islamiarreko burua izan zen Belhaj, eta Abu Salimen jasandako torturen testigantza egin dio Al-Jazeera telebistari. Gaddafi agintetik kendu eta exekutatu ondoren, maila handiko ardurak izan zituzten biek Libiako aginte berrian.

Al-Jazeerak azaldu du Gaddafi menderatu ostean, matxinoek Tripolin aurkitu zituztela Libiako agintari ohiaren eta Erresuma Batuko inteligentzia zerbitzuen arteko lankidetza agerian uzten duten agiriak. 2004an sinatutako hitzarmen bat tartean.

Abu Salim espetxea ezaguna da giza eskubideen urraketa larriengatik: 1.200 preso hil izana ere salatu zuten 1996an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.