mundua

Libia eta Boli Kostako krisien irtenbidea bilatuko du Afrikako Batasunak

Goi bilera hasi zuten atzo Malabon. GKEek salatu dute Obiangek ia 600 milioi euro gastatu dituela "luxuzko instalazioetan".

2011ko ekainaren 24a
19:05
Entzun

Afrikako Batasunak goi bilera hasi zuen atzo Malabon. Libia eta Boli Kostako krisien irtenbidea bilatu nahi dute Ekuatore Ginean bildutako mandatariek. Hala azaldu zuen atzo Teodoro Obiang Nguemak, herrialdeko eta Afrikako Batasuneko momentuko presidenteak.

Joean Ping Afrikako Batasuneko Komisiko presidenteak esan du inoiz ezagutu duten egoerarik zailenaren aurrean daudela. Arazoiei aurre egiteko, Afrikak "fronte bateratua osatu eta bere interesak defendatu" ditzakeela adierazi du.

Gobernuz kanpoko hainbat erakunde esanguratsuk salatu dute,"herritarren gehiengoa pobrezian" bizi den bitartean, Obiangek ia 600 milioi euro gastatu dituela goi bilerarako "luxuzko instalazioak" eraikitzen.

Goi bilera uztailaren 1ean amaitu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.