Lehen urratsa egin dute Venezuela AEEtik botatzeko
CARACAS. Luis Almagro Amerikako Estatuen Erakundeko idazkari nagusiak Venezuelarako Idatzi Demokratikoa aktibatu du, herrialdea erakundetik kanporatzeko lehen urratsa. «Konstituzio ordenaren alterazio bat» gertatu dela argudiatuta, Venezuelako Gobernuaren nahiaren kontra hartu du erabakia. Ekainaren 10erako estatu kideen Batzar Iraunkorrera deitu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu