LEGEAREN GAKOAK

2020ko uztailaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hauek dira Hong Kongeko Segurtasun Nazionalerako Legearen punturik garrantzitsuenak.

Zigortuko dituen delituak

Sezesioa, altxamendua, terrorismoa eta atzerriko estatuekin eginiko konspirazioak zigortuko ditu.

Zigorrak

Zigorrik handiena bizi guztiko espetxea izango da.

Legea ezartzeko erakundeak

Segurtasun Nazionalerako Bulegoa sortuko dute Hong Kongen, eta Poliziak eta justiziak sail bereziak izango dituzte.

Atzerako eragina

Legeak ez du atzerako eraginik izango, «ekintza kriminal jarraituen» kasuan izan ezik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.