Legealdi gogorra

2011ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
HELBURUA

Defizita murriztea. 2013an BPGaren %3aren pareko defizit publikoa izatea. Iaz BPGaren %9,1en parekoa zuen.

NEURRIAK

Zergak. PFEZan eta sozietate zergan kenkariak ezabatuko ditu eta gizarte laguntzei PFEZa ezarriko die. BEZa eta beste zerga batzuk igoko ditu (tabakoa, autoak...), diru gehiago biltzeko.

Iruzurra. Zerga iruzurraren kontrako ekimenekin 175 milioi azaleratu beharko ditu.

Zerbitzuak. Hezkuntzan 195 milioiko eta osasunean 550 milioiko murrizketak egingo ditu.

Funtzionarioak. Kopurua %1 murriztu beharko du urtero.

Pentsioak. 1.500 eurotik gorakoak murriztu beharko ditu.

Kaleratzeak. Lan egindako urte bakoitzeko 20 egunera murriztu beharko du kalte ordaina, 12 hilabeteko mugarekin.

Langabezia saria. Asko jota 18 hilabetez kobratu ahal izan da. Gehienezko ordaina %16,6 jaitsiko du, 1.048,05 eurora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.