Le Penek iragarri du bere alderdiaren izena 'Batasun Nazionala' izango dela
PARIS. Marine Le Pen FN Fronte Nazionaleko presidenteak atzo iragarri zituen militanteen artean egindako kontsultaren emaitzak: %89k baiezkoa eman diote izen aldaketari, eta gaurtik aurrera BN Batasun Nazionala izango da. 2017ko presidentetzarako hauteskundeetako porrotaren ostean, Le Penek alderdia eta bere irudia berritzeko prozesua abiatu du, eta horregatik proposatu zuen izen aldaketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu