Mundua

Laurehun etorkin galdu dira Mediterraneoan

Astelehenean urperatu zen itsasontzi bat, 550 etorkin inguru zeramatzala. Save The Children erakundearen arabera, adingabeko asko daude desagertuen artean.

Beste etorkin talde bat, atzo, Corigliano Calabroko portuan lehorreratzen. MONICA CURIA, EFE
2015eko apirilaren 15a
11:40
Entzun

Libiako kostaldetik irten ziren joan den astelehenean 550 etorkin inguru itsasontzi batean, eta haietako 400 galduta daude itsasontzia urperatu eta gero. Italiako kostazainek 114 lagun erreskatatu dituzte bizirik. 

BBCren arabera, bederatzi hilotz inguru jaso dituzte jada. Save The Children erakundeak esan du adingabeko asko daudela desagertuen artean.

1.500 lagun onik iritsi dira

Azken orduotan, 480 etorkin onik iritsi dira Palermora (Italia). Eta atzo, beste 1.169 etorkinek erdietsi zuten Italiako kosta.   Ostiralaz geroztik ia 7.000 etorkin erreskatatu dituzte Mediterraneoan.

Etorkinen harrerari buruz eta itsasoko segurtasunari buruz hitz egiteko, bilera deitu du datorren astearterako Sergio Mattarella Italiako presidenteak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.