Laosen hauteskunde eguna dute gaur

2011ko apirilaren 30a
00:00
Entzun
BANGKOK. Asanblada Nazionaleko kideak hautatzeko hauteskundeak eginen dituzte gaur Laosen. Hiru milioi lagunek dute botorako eskubidea, eta 132 ordezkari hautatuko dituzte. Hautagaiak 190 dira, Herri Alderdi Iraultzaileko kideak edo independenteak denak, legeak hala zehazten baitu. 1975ean monarkiaren aurkako iraultza komunista izan zen Laosen, eta ordutik Herri Alderdi Iraultzailea dago boterean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.