Laboristak, beste galdeketa baten alde

2019ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
LONDRES. Jeremy Corbyn Alderdi Laboristaren buruzagiak atzo jakinarazi zuenez, brexit-az beste erreferendum bat egitearen aldeko zuzenketari baiezkoa emango diote Komunen Ganberan, bihar egingo duten saioan; baiezko hori emateko, ordea, baldintza bat jarri zuen: diputatuek euren brexit-erako plana ez onartzea. Beraz, alderdiak iragan iraileko konferentzian adosturikoari eutsiko dio.

Bigarren galdeketa egiteko, ordea, irteera data luzatu beharko lukete —Erresuma Batua martxoaren 29an aterako da Europako Batasunetik—. Bi aldeek adosturiko testua oraindik ez dute onartu ez Komunen Ganberan, ezta Europako Parlamentuan ere, eta beharrezko aldaketa legal guztiak egiteko denbora bukatzen ari da; horregatik, Donald Tusk Europar Kontseiluko presidenteak atzo adierazi zuen irteera data atzeratzearen alde dagoela, betiere bi aldeen ganberek ez badute ituna «garaiz» onartzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.