La Palmako sumendiko laba delta bat eratzen hasi da Tazacorteko kostaldean
TAZACORTE. Cumbre Viejako sumendiko erupzioa (La Palma, Kanariak, Espainia) hasi eta hamar egunera iritsi zen laba itsasora, asteartetik asteazkenerako gauerdian. Zehazki, delta bat eratzen hasi zen Tazacorteko itsaslabarrean, eta hainbat gas aireratu zituen. Horiek osasunarentzat kaltegarriak izan daitezkeelakoan, posible den heinean etxetik ez ateratzeko eskatu zieten inguruko herritarrei atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu