Kyotoko Protokoloa 2020ra arte luzatzea adostu dute Qatarren

Luzapenak eragingo dien herrialde nagusiek soilik munduko gas kutsatzaileen %15 isurtzen dituzte

Erredakzioa
2012ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
NBE Nazio Batuen Erakundearen klima aldaketaren inguruko goi bilera egun bat luzatu zuten Qatarren, akordioren bat erdiesteko. Hala egin dute, baina beste behin hasieratik jarritako helburuetatik oso urrun gelditu da. Kyotoko Protokoloa 2020ra arte luzatzea adostu dute, baina horrek eragingo dien herrialde nagusiek, Europako Batasunekoak eta Australia buru, soilik munduko gas kutsatzaileen %15 isurtzen dituzte atmosferara. Errusiak, Japoniak eta Zeelanda Berriak ez dute luzatuko protokoloa.

Txina eta AEBak, munduko bi herrialde kutsatzaileenak, ez ditu bere gain hartuko luzapenak.AEBak pozik agertu dira emaitzarekin, baina ez dira protokolora gehitu —sinatua duten arren, ez dute inoiz berretsi—. Bilkura, gainera, eztabaidarekin amaitu da; Abdullah bin Hamad al-Atiya goi bilerako presidenteak jarraian irakurri du hitzartutakoa, eta kontrako argudiorik aditzen ez zuela esanez itxitzat eman du akordioa, Errusiako ordezkariaren kexei jaramonik egin gabe. Errusiak, Ukrainarekin eta Bielorrusiarekin batera, eskakizun bat egin nahi zuen. Dohan ere helburu zuten 2015erako Kyotokoa ordezkatuko duen beste akordio baterako gutxienekoak ezartzea, baina ez dute halakorik zehaztu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.