1992
Martxoak 3. Bosnia eta Herzegovinak independentzia aldarrikatu zuen Jugoslaviatik.
Apirilak 2. Bosniako serbiarren indarrek Sarajevo setiatu zuten, eta gerra hasi zen.
Apirilak 14. Serbiarren indarrek Bosniako ekialde osoa hartu zuten.
Maiatzak 17. Bosnia eta Herzegovinako indarrek Srebrenica berreskuratu zuten, eta milaka bosniak errefuxiatu ziren han.
1993
Martxoak 16. NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak «eremu seguru» izendatu zuen Srebrenica.
Apirilak 17. NBEren Unprofor misioko tropak iritsi ziren Srebrenicara. Kanadako kasko urdinak ziren.
Maiatzak 8. Bosnia eta Herzegovinako indarrek alde egin zuten Srebrenicatik, NBEk hauspotutako desmilitarizazio hitzarmena betetzeko.
1994
Martxoak 10. Unproforrek Herbehereetako kasko urdinak bidali zituen Srebrenicara, Kanadakoen tokia hartzeko.
1995
Uztailak 7. Serbiarren indarrek Srebrenica hartzeko erasoa hasi zuten.
Uztailak 11. Herbehereetako kasko urdinek amore eman zioten Ratko Mladic serbiarren buruzagi militarrari.
Uztailak 12-16. Serbiarren indarrek 8.000 gizon bosniak inguru hil zituzten Srebrenican eta hiriaren inguruan.
Abenduak 14. Daytongo Akordioak sinatu, eta gerra bukatu zen.
2002
Apirilak 17. Herbehereetako Gobernuak aitortu zuen sarraskiaren «erantzukizun partziala» zuela.
2011
Maiatzak 26. Mladic atxilotu zuten, Serbian.
2014
Uztailak 16. Herbehereetako Auzitegi Gorenak ebatzi zuen estatuak «erantzukizun partziala» zuela 300 bosniaken hilketan. Gainerako hilketetan erantzukizunik ez zuela ebatzi zuen.
2017
Ekainak 27. Hagako Helegite Auzitegiak Auzitegi Gorenaren epaia berretsi zuen.
KRONOLOGIA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu