KRONOLOGIA

2015eko apirilaren 2a
00:00
Entzun
2012

Azaroak 29. Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak kide ez zen estatu behatzailetzat onartu zuen Palestina.

2014

Ekainak 12. Hiru kolono judu adingabe bahitu zituzten Zisjordanian. Israelek Hamasi egotzi zion bahiketa, baina alderdi islamistako buruzagiek erantzukizuna ukatu zuten.

Ekainak 13. Palestinak Nazioarteko Zigor Auzitegiaren jurisdikzioa onartu zuen.

Ekainak 30. Hiru kolono adingabeen gorpuak aurkitu zituzten Hebronen.

Uztailak 8. Gazatik Israelera egindako suziri jaurtiketak bukatzea eta hiru adingabeen bahiketa zigortzea justifikaziotzat hartuta, Israelgo armadak Hegi Babesgarria operazioa hasi zuen Gazaren aurka.

Abuztuak 26. Gazako erasoaldia bukatu zuen Israelek. 2.300 palestinar inguru hil zituen, zibilak gehienak. Milizia palestinarrek, berriz, 72 israeldar hil zituzten, zibilak horietako sei.

Abenduak 30. NBEkoSegurtasun Kontseiluak ez zuen onartu herrialde arabiarrek Israelen okupazioa bukatzeko aurkeztutako proposamena.

Abenduak 31. Mahmud Abbas Palestinako lehen ministroak Nazioarteko Zigor Auzitegiari elkartuko zitzaizkiola jakinarazi zuen.

2015

Urtarrilak 2. Abbasek Erromako Estatutua sinatu zuen.

Apirilak 1. Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide bihurtu zen Palestina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.