•1441. Tatarrek Krimeako Khanerria sortu zuten, estatu independente bat.
•1475. Otomandar Inperioak Krimea konkistatu, eta bere basailu bihurtu zuen tatarren khanerria.
•1783. Errusiako Inperioak penintsula kendu zien otomandarrei.
•1921. Errusiako gerra zibila bukatuta, Krimea Errusiako Federazioaren parte bihurtu zen errepublika autonomo gisa, SESB Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren barrenean. Tatarrak bigarren etnia ziren ordurako —herritarren %25—.
•1944. SESBek Alemania okupatzailea bidali zuen Krimeatik. Tatarren erakundeek eta liderrek naziei lagundu zietelako, etnia horren deportazio masiboa agindu zuen Stalinek.
•1954. SESBeko Gobernuak Krimea Errusiatik bereizi eta Ukrainaren zati bihurtu zuen.
•1989. Perestroika-ren aroan, tatarrak penintsulara itzultzen hasi ziren.
•1991. SESB desegin, eta Ukraina estatu independente bihurtu zen.
•1999. Gatazka eta tentsio urteen ondoren, Krimeako Errepublika Autonomoa osatu zen, Ukraina barnean.
•2014. Krimeak Errusiari batzea erabaki zuen erreferendum bidez.
Krimeako penintsularen historia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu