CORTE. Yvan Colonna presoari eta haren familiari babesa helarazteko, 10.000 lagun inguru atera ziren herenegun Corteko kaleetara (Frantzia). Alderdi autonomistek, independentistek eta ikasle mugimenduak deituta egin zuten protesta.
Manifestazioaren erdialdean liskarrak izan ziren Frantziako Poliziarekin, eta denera 28 zauritu ziren; horietako 24, protestan ari ziren herritarrak. Atzo, berriz, kolegio eta lizeo batuetan protesta egin zuten, eta horietarako sarrerak blokeatu.
Frantziako eta Korsikako hedabideek iragan astean jakinarazi zuten Colonna larri zegoela, beste preso batek jipoitu ostean; erasotzailea jihadismoagatik zigortu zuten, eta esan zuen «profetari birao egiteagatik» jo zuela militante nazionalista. Harrezkeroztik, Claude Erignac prefetaren hilketagatik zigorturikoa koman dago.
Terrorismoaren kontrako Frantziako ministerio publikoak ikerketa bat abiatu zuen, eta erasotzaileari «eraso terrorista» delitua leporatu diote.
Korsikan 10.000 lagun kalean Colonnaren alde
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu