Korsikako Asanbleako presidente izendatu dute Jean-Guy Talamoni
AJACCIO. Korsikako independentistek Eskualde Hauteskundeetan lortutako garaipenari esker, Jean-Guy Talamoni izendatu zuten atzo uharteko Asanbleako presidente. Femu a Corsica eta Corsica Libera alderdiek bat egin, eta, 1982an Korsikako Asanblea eratu zenetik lehen aldiz, abertzale bat izango da uharteko buruzagi gorena. Asanbleako 51 ordezkarien aldeko 24 boto jaso zituen atzo Talamonik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu