Fethullah Gulen imana estraditatzeko eskatu die Turkiak AEBei. Izan ere, Recep Tayyip Erdoganen gobernuaren kontrako estatu kolpearen saioaren erantzule jotzen du Gulen Ankarak, eta hura atxilotu eta estraditatzeko eskaera ofiziala egin dio Washingtoni. Pensilvanian bizi da imana, 1999az geroztik.
Bestalde, estatu kolpe saioaz geroztik egiten ari den kargugabetzeekin jarraitzen du Recep Tayyip Erdoganen gobernuak. Hezkuntza Ministerioko 15.000 langile kargugabetu ditu gaur. Anadolu berri agentzia ofizialak jakitera eman duenez, langile horiek Fethullah Gülen imanarekin izan ditzaketen loturak ikertzen ari dira.
20 komunikabideri lizentziak ere kendu dizkiete, kolpistekin loturak izatea egotzita.