BILBO. Kolonbiako Egiaren Batzordeak azken txostenean nabarmendu duenez, «garrantzitsuena» da gertatutakoa «berriz ez gertatzea» eta «egia bilatzea». Iragan astean aurkeztu zuten txostena Bogotan, eta, oraingoan, Europari begira, Bilbon egin zuten aurkezpen ekitaldia, atzo.
Txosten horretan aztertu dute Kolonbiako gatazka armatuak iraun zuen bost hamarkadetan gertatu zena. Horretarako, hogei mila pertsona baino gehiagoren bizipenak bildu dituzte bertan. Aurrenekoz aztertu dute txostenean erbesteratuen gaia, esate baterako, eta Carlos Martin Beristain txostenaren koordinatzaile nagusiak horren inguruan atzo nabarmendu zuen kapitulu horretan biltzen direla, besteak beste, gatazkarengatik erbesteratuak izan zirenen bizipenak. «Erbesteratuek errautsetatik hasi behar izan zuten bizitza berri bat», gehitu zuen Beristainek.
Txostenaren egileek ia hiru urte behar izan dituzte Kolonbiako gatazka armatuan gertatu zena ikertzeko.
Kolonbiako txostenak balio behar du jazotakoa «berriz ez gertatzeko»
Kolonbiako Egiaren Batzordeak azken txostena aurkeztu du Bilbon; aurrenekoz ikertu dute erbesteratuen gaia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu