Klima aldaketak ehun aldiz gertagarriagoa egin du Afrika ekialdeko lehortea

2023ko apirilaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GENEVA. Afrika ekialdean hondamendia eragiten ari den lehorte luzea ez zen gertatuko klima aldaketarik ez balitz. Ondorio hori atera du World Weather Attribution elkarteak. Muturreko fenomeno meteorologikoetan klima aldaketaren eragina zenbatekoa den neurtzeko sortu zen erakunde zientifiko hori, eta, atzo argitaratutako ikerketa baten arabera, Lurraren berotzeak ehun aldiz gertagarriagoa egin du Afrika ekialdean azken 40 urteetako lehorterik muturrekoena izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.