Gerra Ukrainan

Kieven kargupeko milaka haur Errusiara deportatu dituztela salatu dute

Igor Susaeta.
2023ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Inbasioa hasi aurretik Ukrainako instituzioen kargu zeuden milaka adingabe Errusiara deportatu dituzte, behartuta. Hori jakinarazi zuen atzo HRW Human Rights Watchek. GKE gobernuz kanpoko erakunde horrek Ukrainako Gobernuaren datuak hartuz jakinarazi duenez, iazko otsailean 105.000 adingabe inguru zeuden estatuaren kargu —horien erdiekdesgaitasunen bat dute, NBE Nazio Batuen Erakundearen arabera—. Inbasioaren ondoren, Errusiaren esku geratu ziren gutxi gorabehera 32.000 adingabe hartzen zituzten ehun instituzio inguru. «Aktibista eta abokatu ukrainarren esanetan, haur horietako milaka Errusiara edo okupatutako beste lurralde batzuetara deportatu dituzte, behartuta», nabarmendu du HRWek.

Aintzat hartu behar da Errusiako Parlamentuak aldaketak egin zituela legedian iaz, era horretan agintariek aukera eduki dezaten adingabe ukrainarrei errusiar herritartasuna emateko, eta, hala, haienjagoletza eta adopzioa errazteko. Errusiak berak onartu du inbasioaz geroztik Ukrainako ehunka haur adoptatu direla.

Kievek aitortu izan du inbasioaren aurretik ere larria zela estatuaren kontrolpeko instituzioetan zeuden haurren egoera.GKEak azpimarratu duenez, kargupean dauden haurren artean, hamarretik bederatzik dituzte eskumen osoak dituzten gurasoak, baina horiek nahiago zituzten umeak estatuaren esku utzi, ez zutelako dirurik zaintzarako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.