Kenya

Kenyako hauteskundeak baliogabetu ditu Gorenak

Abuztuaren 8an egin zituzten bozetan irregulartasunak izan zirela ebatzi du Gorenak, eta, beraz, baliogabetzat jo du Uhuru Kenyattaren garaipena. 60 eguneko epea eman du bozak berriz egiteko.

2017ko irailaren 1a
10:06
Entzun

Auzitegiak aldeko lau botorekin eta kontrako birekin hartu du bozak baliogabetzeko erabakia. "Hauteskundeak ez dira ekitaldi bat, prozesu bat baizik. Froga guztiak ikusita, uste dugu bozak ez zirela egin konstituzioko arauen arabera", esan du David Maraga Kenyako Auzitegi Goreneko lehendakariak.

Kenyako Alintza Nazional Handia (NASA) alderdiko buru Raila Odinga pozik azaldu da emaitzarekin, eta oposizioko kideek auzitegiaren atarian ospatu dute emaitza.

NASA alderdiak salatu zuen hauteskundeen emaitzak manipulatu egin zituztela. Salatu zuen sistema informatikoari eraso egin zitzaiola eta horrek aukera eman zuela datuak manipulatzeko. Hauteskunde batzordeak ere aitortu zuen erasoa izan zuela, baina, ikerketa egin ostean, gaineratu zuen ez zuela atzeman datuen manipulaziorik .

Odingak bereari eutsi zion, eta, frogak bildu ostean, Auzitegi Gorenera jo zuen. Hark, arrazoia eman dio orain.

Hauteskundeen emaitzak jakin ostean, istilu handia izan dira Nairobin, eta hainbat lagun hil dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.