Kazakhstanen sistema politikoa aldatuko dute

2022ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
NURSULTAN. Kazakhstanen konstituzioa aldatzeko prozesua abiaraziko duela iragarri zuen atzo Kassim-Jomart Tokaiev presidenteak. Adierazi zuenez, parlamentua indartu nahi du egun presidenteak duen boterea gehiago mugatuta. «Gaur egun, presidentea dago guztiaren erdian. Hori ez dago ondo. Pixkanaka, eredu hori baztertuz joan behar dugu», adierazi zuen.

Tokaievek karguari eustea lortu zuen joan den urtarrilean, zenbait hiritan protesta jendetsuek eta liskar larriek herrialdea astindu bazuten ere; bereziki, Almaty hirian, handienean.

Boterea pertsona bakarraren bueltan pilatzea eragotzi nahi du Tokaievek, parlamentuko bi ganberek atzo egin zuten saio bateratuan azaldu zuenez. Besteak beste, tokiko erakundeen autonomia handitzea du helburu, eta presidenteak eskualdeko agintariak eta alkateak kargutik kentzeko duen eskumena ezabatzea.

Horrez gain, debekatu egin nahi du presidentearen senide zuzenek sektore publikoan aginte postuak izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.