musika

Kataluniar espontaneo bat Eurovisionen Espainia ari zela

2010eko maiatzaren 29a
00:02
Entzun
Jaume Marquet Cuna Jimmy Jump (Sabadell, Herrialde Katalanak; 1974) espontaneo ezagunak faena egin dio gaur Espainiari Eurovision jaialdian, Daniel Diges Espainiaren izenean Algo pequeñito abesten ari zela oholtzara igo baita. Han izan da hogei segundoan, dantzan.Bartzelona futbol taldearen zalea da, eta katalanista. 2008ko Eurokopan Alemania-Turkia finalerdian zelaira atera zen, Tibet ez da Txina elastikoarekin. Oslon ari dira jaialdia egiten, eta Diges bigarrena zen kantatzen. Denek amaitzean berriro abesteko aukera eman diote Espainiako ordezkariari. 120 milioi lagunek ikusten dute Eurovision telebista bidez.Ez du Espainiak 'zorte' onik espontaneoekin... Ahaztezina da 1999an euskal presoen eskubideen aldeko giraldillek Sevillan (Espainia) Munduko Atletismo Txapelketaren inaugurazio ekitaldian egindakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.