Solidaritat Catalana per la Independenciak (SI) "Katalunian Bildu moduko bat" sortzeko proposamena egin du gaur, "katalan independentismoa koalizio handi batean biltzeko epe ertain eta luzera, indar autonomistekin eta Espainiakoekin lehiatzeko gaitasuna izateko".
Uriel Bertran SI-ko parlamentariak beharrezko ikusten du eremu politiko horretan "guztiak" batzea, "betiere aniztasunari errespeturik handiena izanda". Horretarako 2014. urtea egokia izan daitekeela adierazi du. Kataluniako Legebiltzarrerako hauteskundeak iazko azaroan egin zituzten.
Bildu EAk, Alternatinak eta independenteek osatzen dute. 313.000 boto lortu zituen maiatzeko udal hauteskundeetan, 316.000 foruekoetan. "Bigarren indarra izatea lortu du Bilduk, baina ez da erraza izan koalizioa sortzea; urte askotako lanaren ondorioa izan da", esan du Bertranek.
Besteak beste, ERCrekin hitz egin beharko dutela azaldu du Solidaritateko kideak, baina hori urritik aurrera izango dela, ERCk kongresua egingo duelako orduan.