Kataluniako bost presidente ohiek gose greba gelditzeko eskatu diete presoei

2018ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
BARTZELONA. Kataluniako bost presidente ohiek —Jordi Pujolek, Pasqual Maragallek, Jose Montillak, Artur Masek eta Carles Puigdemontek—, eta Kataluniako Parlamentuko lau presidente ohiek —Joan Rigolek, Ernest Benachek, Nuria de Gispertek eta Carme Forcadellek— gose greba eteteko eskatu diete Jordi Sanchezi, Jordi Turulli, Joaquim Forni eta Josep Rulli. Sinatzaileen iritziz, presoek «euren egoera ikusgai jartzea» lortu dute, eta, beraz, ekinaldia utzi behar lukete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.