Kartzelan sartu dute Berlinen bilbotar bat labanaz zauritzeagatik atxilotutakoa

Alemaniako epaitegi federal batek eman du erasoaren ustezko egilea behin-behinean espetxean sartzeko agindua. Aurreko ostiralean gertatu zen erasoa: labanaz zauritu zuten 30 urteko bilbotar bat.

Alemaniako Polizia, joan den larunbatean Berlingo Holokaustoaren Memorialaren aurrean. CHRISTOPHER NEUNDORF / EFE
Alemaniako Polizia, joan den larunbatean Berlingo Holokaustoaren Memorialaren aurrean. CHRISTOPHER NEUNDORF / EFE
Aitor Garmendia Etxeberria.
2025eko otsailaren 28a
18:47
Entzun 00:00:0000:00:00

Behin-behinean espetxean sartu dute iragan ostiralean Berlinen bilbotar bati labanaz eraso egiteagatik atxilotutako gizona. Karlsruheko epaitegi federalean izan da gaur 19 urteko gizonezkoa, eta hango instrukzio epaileak eman du espetxeratzeko agindua, Alemaniako Fiskaltza Nagusiaren eskaerari erantzunez.

Fiskaltza nagusiak hartu du bere gain auziaren ikerketa. Leipzigen (Alemania) bizi den 19 urteko errefuxiatu bat da ustezko erasotzailea. Eta fiskaltza nagusiaren ustez, «islamismo erradikala eta antisemitismoa» egon litezke erasoaren atzean.

Duela astebete gertatu zen erasoa. 30 urteko gizon bilbotar bat Berlingo Holokaustoaren Memoriala bisitatzen ari zela lepoan sastakatu zuten. Larri eraman zuten erietxera, baina ebakuntza egin zioten, eta, jada ez dago arriskuan. Astelehenean jakinarazi zutenez, hobera egin zuen, eta erietxeko gela arrunt batera eramatekoak ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.