Kabiliaren independentzia eskatu dute milaka lagunek, iraultzaren urtemugan
ALJER. Kabiliaren independentzia aldarrikatu zuten atzo milaka lagunek Tizi Uzun. MAC Kabiliako Autodeterminaziorako Mugimenduak deitutako martxan, hizkuntza eta kultura amaziga babesteko ere eskatu zuten. 1980ko udaberrian gertatutakoa gogoratzen dute urtero amazigek; Mulud Mammweri idazle amaziga urte hartako martxoaren 10ean atxilotu zuten, eta, ondoren, protesta ugari izan ziren; apirilaren 20an, 150 ikasle zauritu eta dozenaka atxilotu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu