Jose Mujicak osatu du Uruguaiko gobernu berria
MONTEVIDEO. Jose Mujica gerrilla tupamaroko sortzaile izandakoak osatu du Uruguaiko gobernu berria, Tabare Vazquez orain arte presidente izandakoaren eskutik lekukoa hartu ondotik. Gobernu kideen izendapen ofizialik oraindik egin ez badute ere, sorpresarik ez dela izango zabaldu dute iturri ofizialetatik kargu berrien inguruko informazioa jaso duten hedabideek. Martxoaren 1ean hasiko da lanean Mujicaren gobernua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu