Kataluniako presidente ohi Jordi Pujolen etxea eta bulegoa miatu zituen atzo Espainiako Poliziak, baita haren seme Jordi Pujol Ferrusolaren etxea ere. «Asko sentitzen dut gertatzen ari den guztia», hori izan zen presidente ohiak atzo egin zuen adierazpen bakarra.
Jose de la Mata Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak atzo agindu zuen Pujol Ferrusola espetxeratzea, Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiaren seme nagusia. Bartzelonara eraman zuten atzo, miaketen lekuko izan zedin; horiek amaituta, Madrilera itzuliko da. Bermerik gabe sartu dute kartzelara, epaileak uste baitu frogak suntsitzeko arriskua dagoela. Epaileak uste du ikerketa hasi zenetik 30 milioi euro ezkutatu dituela. Pujol Ferrusolak herenegun deklaratu zuen, hirugarrenez.
Jordi Pujolen etxea eta bulegoa miatu ditu Poliziak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu