Jordi Pujol eta Marta Ferrusola inputatu dituzte

2015eko abenduaren 31
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalak inputatu gisa deitu ditu deklaratzera Jordi Pujol Kataluniako presidente ohia eta Marta Ferrusola haren emaztea. Otsailaren 10ean deklaratu beharko dute, dirua zuritzea egotzita. Haien seme Jordi Pujol Ferrusolaren aurkako ustelkeria auzian nahasi ditu epaileak. Hurrengo egunean deklaratuko du semeak.

Epailearen arabera, presidente ohiari egotzitako delituak—aitortua du 30 urtean dirua legez kanpo gorde duela— ezin banandu daitezke Pujol Ferrusolaren auzitik. Epaileak uste du familiak erakunde baten gisan jokatu duela diru «ugari» zuritzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.