Ekialde Hurbila

Jihad Islamikoak bere gain hartu du atzo Tel Aviven egindako atentatua

Palestinako Barne ministro Naser Jusufek jakinarazi duenez, Cisjordaniako bi gizonezko atxilotu dituzte gaur, atzo gauean Tel Aviven izan zen atentatuarekin lotura dutelakoan. Atentatu horretan lau lagun hil eta gutxienez 40 zauritu ziren. Atentatua bere gain hartu du Jihar Islamikoak. Bideo baten bidez zabaldu duten mezuan esan dute, Palestinako Aginte Nazionalaren kontra ari direla.

2005eko otsailaren 26a
18:31
Entzun
Naser Jusuf Palestinako Barne Ministroak ez du atxilotuen datu gehiago eman, eta nola atzeman dituzten ere ez du azaldu.

Palestinako Lehen Ministro Ahmed Qureak (Abu Ala) atentatua gaitzetsi du, eta "%100eko ahalegina" egingo dutela esan du, "ordena mantentzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.