DELTONA. 1973ko Txileko kolpe militarreko buruzagietako bat, Pedro Barrientos militar ohia, herenegun atxilotu zuten Floridan, AEBetako Nazio Segurtasuneko Ikerketen bulegoak azaldu zuenez. 2016an Victor Jara kantautorearen torturen eta hilketaren erantzuletzat jo zuten Floridako auzitegi batean. Deltona hirian atzeman dute.
Joan den uztailaren 14an,AEBetako epaile batek herrialde horretako nazionalitatea kendu zion Barrientosi, bere karrera militarreko gertakariak «nahita» ezkutatu zituela ebatzita. Testigantza faltsua ematea eta epaiketarik gabeko hilketetan parte hartu izana egotzi zion, eta gertaera horiek isilduta AEBetako nazionalitatea «legez kanpo» lortu zuela deliberatu zuen. Barrientos 1990ean sartu zen AEBetan, bisitari bisa batekin, eta zazpi urte geroago estatubatuar batekin ezkondu zen. Nazionalitatea eskatu zuenean, adierazi zuen ez zuela loturarik inongo erakunde politiko eta militarrekin.
Jararen hilketaren ustezko erantzule bat atxilotu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu