Japoniako Parlamentuak ez du onartu Aberen aurkako zentsura mozio bat

2019ko ekainaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TOKIO. Pentsio publikoen bideragarritasuna zalantzan jartzen duen txosten bat ezkutatu duela leporatuta, oposizioak Shinzo Abe Japoniako lehen ministroaren aurkako zentsura mozio bat aurkeztu zuen ordezkarien ganberan. Atzo bozkatu zuten, eta, espero bezala, ez zuten onartu: Aberen alderdiak gehiengo oso nabarmena dauka ganberan. Ondorioztatuta pentsio publikoak ez direla nahikoa izango, estatuko erakunde batek hilaren hasieran argitaratutako txosten batek dirua aurreztuta edukitzea gomendatzen zien etorkizuneko pentsiodunei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.